LUBERRI MOTORSPORT
  Castellano

TAILERRAREN ZERBITZUAK


LUBERRI MOTORSPORT tailerrean zure ibilgailuak behar duen zerbitzu integrala eskaintzen dizugu. Baldin afizionatua bazara, zure ibilgailua etekinik handiena atera diezaiozun prestatzen dizugu, kalitate teknikorik onenarekin.

¡ Gure zerbitzuen berri jakin nahi baduzu, deitu 94 688 15 87 edo 691 171 158 telefonora !

ELEKTRONIKA, DIAGNOSIA, BIRPROGRAMAZIOA

  • Marka eta modelo guztien eta ibilgailuen sistema guztien diagnosiak.
  • Injekzio elektronikoa, ABS, Airbag, Gateway.
  • Partikula-iragazkiaren deuseztapena, DPF, EGR eta ADBLUE, software bereziaren bidez.
  • Handitu zure ibilgailuaren potentzia zentralita birprogramatuz. Software bereziaren bidez handitzen dugu potentzia.
  • Birprogramazioaren abantailak: kontsumo txikiagoa, potentzia handiagoa, azelerazio azkarragoa, errekuperazio hobea eta azeleragailuaren erantzun egokiagoa, segurtasun handiagoa aurreratzen duzunean...
  • Jo ezazu gugana ezelako konpromisorik gabe.
  • DIMSPORT ekin lan egiten dugu gure bezeroei kalitaterik onena eskaintzeko.

PRESTAKETAK

  • Mendirako 4*4, off road eta abar prestatzen ditugu.
  • Mercedeserako BRABUS, aldarazpen mota guztiekin: potentzia handiagotzeak, motor gaindimentsionatuak, diseinu dotoredun multzo aerodinamikoak, kalitate handiko aleazio arinezko gurpilak, kirol xasisak eta bete-betean artisautzazkoak diren barne akaberak.
  • GruppeM. Karbono-zuntz hutsezko onarpen-sistemarik onenak muntatzen ditugu. Goi performantzia.
  • Miltek Sport kirol ihes-hodiak performantzia diseinu dotore batekin hobetze aldera.
  • HRE eta Kahn goi performantziako hagunak. Kalitaterik onena eta abangoardiako diseinua.

LUBERRI MOTORSPORT, analisis vehiculo

LUBERRI MOTORSPORT, equipamiento taller
LUBERRI MOTORSPORT, revision vehiculo

LUBERRI MOTORSPORT, cambio aceite

MEKANIKA

  • Mekanika arina, olio-aldaketa.
  • Mekanika orokorra: bateriak, banaketa-uhalak, direkzioa, elektrizitatea, ihes-hodiak, erradiadoreak...
  • Ibilgailuaren mantentzea eta konponketa jatorrizko piezekin edo kalitate baliokidea duten piezekin.
  • Aholkua: begira ezazu olio-maila 3.000 kilometro egiten dituzun bakoitzeko, eta jagon itzazu zure ibilgailuaren fabrikatzaileak ezarririk dituen aztertze-epeak. Erabil ezazu beti olio mota bera.
  • Balaztak doarik aztertuko dizkizugu. Zehatz-mehatz aztertuko dugu diskoak eta pastillak nola dauden, bai eta zirkuitu hidraulikoa eta balazten likidoa ere.
  • Aholkua: begira ezazu olio-maila 3.000 kilometro egiten dituzun bakoitzeko, eta jagon itzazu zure ibilgailuaren fabrikatzaileak ezarririk dituen aztertze-epeak. Erabil ezazu beti olio mota bera, ezaugarriak beti eurak izan daitezen.
  • Airbagak, pretentsoreak eta egonkortasuna kontrolatzeko sistemak aztertzen eta konpontzen ditugu.
  • Transmisio-Kita konpontzen dugu: enbrageak, abiadura-kaxak, diferentzialak eta transmisioak.
  • Motorraren mekanika. Motorrari dagozkion konponketa guztiak egiten ditugu: kulatak, birabarkiak, pistoiak, injekzioa, bujiak, EGR sistemak, motorra kudeatzeko elektronika...
  • Abiadura-kaxa automatikoak.
  • Elektrizitatea, abiatze-motorra, alternadoreak...
  • Aire girotua instalatzen dizugu, eta ozonoarekin konpontzen.
  • Orgen eta karabanen atoien eta bizikleta-eramatekoen krokagailuak muntatzen ditugu.
  • Soinu-ekipoak, multimedia, auto-irratia... Alpine, Clarion, Kenwood, Pioneer, Sony... marketarako ekipoak instalatzen ditugu. Bluetooth, esku libreko telefonoak. Alarmak, radar-detektagailuak, GPS bilagailuak, ixte-sistema zentralizatuak, aparkalekuetarako kamerak...
  • IAT egin aurreko azterketa, freno-bankuaren probarekin eta gas-analizagailuarekin.Baldin IAT egin aurreko azterketan, geroago egin behar den konponketaren bat sumatzen badugu, % 10eko deskontua egiten dizugu laneskuan.
  • Nahi baduzu, IAT egiten dugu zure ordez.

PNEUMATIKOAK

  • Pneumatikoak muntatzen eta orekatzen ditugu.
  • Direkzioa lerrokatzen dugu.
  • Azken teknologia duen lerrokatze-ekipoa, doikuntza bikaina eta pneumatikoen eta erregaiaren kontsumo baxuagoa bermatuz.
  • Pneumatikoak doarik aztertzen ditugu.
  • Pneumatikoen salmenta.
  • Zure pneumatikoak muntatzen ditugu, baldin zeuk zuzenean ekartzen badizkiguzu.
  • Hagun-zerbitzua: salmenta, muntaia eta homologaziorako doako laguntza.
  • Erabiltzen ditugun pneumatikoen marka nagusiak: Bridgestone, Continental, Firestone, Goodyear, Michelin, Pirelli.
  • Marka merkeagoak ere badauzkagu, adibidez, Dayton...
  • Goza ezazu Pirelliren bideo hau.


LUBERRI MOTORSPORT, pulido faros

MOTELGAILUAK

  • Motelgailu eta suspentsio mota guztiak muntatzen eta konpontzen ditugu.
  • Frenatzeko tartea gutxitu egiten da motelgailuak egoera onean badira.
  • Aholkua: baldin zure ibilgailuak bat-bateko balaztaketetan aurrerantz zabu egiten badu edo alboko haizeaz zabuka ibiltzen bada, zatoz tailerrera, eta arazoa konponduko dizugu.
  • Goza ezazu Blisteinen bideo hau.

AUTO-ARGIEN LEUNKETAK

  • Aho zabalik geratuko zara aldearekin.
  • Baldin auto-argiak uherturik edota higaturik badituzu, argiok leuntzea gomendatzen dizugu, zure segurtasunagatik.
  • Auto-argiak lehen egunean bezala geratuko zaizkizu, berriak ipini behar izan gabe eta IAT arazo barik gaindituz.
  • Auto-argien leunketa doarik ibilgailua osorik pintatuz gero.

TXAPA ETA PINTURA:

  • Partea zure aseguru-konpainiarekin kudeatzen dugu; aseguru-etxe guztiekin lan egiten dugu.
  • Frankiziaren % 50eko zenbatekora arte oparitzen dugu, 300 eurora arteko frankiziarekin.
  • Karrozeriaren arloko zerbitzu azkarra, gehienez 24 ordutan, autoaren kalte txikien konponketetan.
  • Ibilgailua goitik behera pintatu nahi baduzu, gehienez 4 egunetan edukiko duzu eskura.
  • Pinturaren arloko konponketak (mailatuak, urradurak, pitzadurak...).
  • Kanpoko ispiluak, lohi-babesak eta kolpe-leungailuak gainetik pintatzen ditugu. Eskatu aurrekontua, konpromisorik gabe, eta aho zabalik geratuko zara.
  • Hagunak: bezeroaren nahierara konpontzen eta pintatzen ditugu.
  • Ohiko karrozeriak, aluminiozkoak eta zuntzezko osagaiak dituztenak.
  • Pintatzeko bankada eta kabina dauzkagu.
  • Edizio mugatuko pintura, ibilgailuak argiaren araberako efektu bereziak dituzten akaberez pertsonalizatzeko.
  • Korrosioaren aurkako babes-tratamenduak.
  • Txapa eta pintura arloko konponketa guztietan doarik garbitzen dizugu ibilgailua.
  • Auto klasikoak zaharberritzen ditugu. Oso atsegin baitugu kalitatea eta xehetasunak jagotea.

BEIRAK

  • Kudeaketak zure aseguru-konpainiarekin burutzen ditugu, ezer aurreratu beharrik izan ez dezazun.
  • Beirak aldatzen ditugu.
  • Beirak euritatik babesteko tratamenduak.
LUBERRI MOTORSPORT, chapa

LUBERRI MOTORSPORT, pintura

LUBERRI MOTORSPORT, restauracion vehiculos clasicos
LUBERRI MOTORSPORT, atención personal

MUGIKORTASUN ARLOKO ZERBITZUAK (*)

  • Kortesiazko ibilgailua doan.
  • Gidaria berak nahi duen lekura eroaten dugu, lanera zein etxera.
  • Ibilgailua doan hartzen dugu. Zure etxera edo lantokira joaten gara ibilgailuaren bila.
  • Ibilgailua doan eroaten dugu. Zure etxera edo lantokira eroaten dizugu ibilgailua. Konponketa tailerrera joan beharrik izan gabe ordain dezakezu, esku-dirutan zein txartelarekin.
  • Zure ibilgailua IAT pasatzera eroaten dugu.
(*) Unean uneko bitartekoen, konpontzeko denboraren eta distantziaren arabera.

LUBERRI MOTORSPORT
Landabaso B poligonoa, 2. Fasea, 7 7A lurzatia
48370 - Bermeo - Bizkaia
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 19:00etara
Larunbat eta igandeetan, larrialdietarako etxeko zerbitzua: 9:00etatik 13:00etara

Tfno. finkoa:94 688 15 87
Tfno. mugikorra: 691 171 158
E-maila: luberrimotor@gmail.com


LUBERRI MOTOR S.L.U. - CIF: B95792883 - Nota Legal - Web diseñada por B2B-Automotive S.L.©2015-2020